GURE GORPUTZARI BURUZ JAKIN BEHARREKOAK


Hasteko, hauek dira gure gorputzaren ATALAK: BURUA, ENBORRA eta GORPUTZ-ADARRAK. Enborrak bi zati ditu: TORAXA eta ABDOMENA. Gorputzaren barruan ORGANOAK daude. Horiei esker funtzionatzen du gorputzak.


DIGESTIO-APARATUAK jakiak (elikagaiak) hartu eta eraldatzen ditu, eta elikagaien MANTENUGAIAK eskuratzen ditu.

HODI baten forma du eta amaieran UZKIA dago.

Bere organoetako batzuk FARINGEA, LISTU-GURUINAK, PANKREA, GIBELA dira.

Jaki birrinduak eta listuaren nahasteak ELIKADURA-BOLOA izena du

external image 300px-Digestive_system_diagram_numbered.svg.jpg


IRAITZ APARATUA: GILTZURRINEK odola garbitzen dute, HONDAKIN-SUBSTANTZIA gehienak kenduz, eta GERNUA sortzen dute. AZALETIK ere iraitzi egiten ditugu hondakin-substantziak, IZERDI-GURUINei esker.

15-6-2009_21.6.40_1.jpg

ARNAS APARATUAK lortzen du OXIGENOA airetik eta KARBONO-DIOXIDOA botatzen du.

Arnasketak bi mugiendu ditu: ARNASA HARTZEA eta ARNASA BOTATZEA.

Organorik garrantzitsuenak BIRIKAK dira. Beste batzuk SUDUR-HOBIAK, LARINGEA, FARINGEA, DIAFRAGMA...

Gasen trukaketa ALBEOLOetan gertatzen da.

external image ARNASDDSA-full.jpg

ZIRKULAZIO-APARATUA: BIHOTZAK ODOLA etengabe bultzatzen du gorputz osoan zehar, elikagaiak eta oxigenoa banatuz, eta hondakin-substantziak bilduz.

ODOL-HODIAK dira odola zirkulatzeko bideak. ARTERIEK bihotzetik organoetara doaz, ZAINAK hauetatik bihotzera bueltan, eta KAPILARRAK beste bien arteko hodi finak dira.

external image 250px-Blutkreislauf.png

GIZAKION UGAL-APARATUA


Gure gorputzaren beste aparatu garrantzitsua da, baina hurrengo ikasturteetan ikasiko duzu. Hala ere, gurasoei galde ahal diezakezu, edota liburuetan kontsultatu. Hemen dituzu pista batzuk:

- Gizakiok UGAZTUN garen aldetik, UGALKETA BIBIPAROA dugu: gizaki berriaren ENBRIOIA emakumearen ugaltze-aparatuan garatzen da.

- Gizonak ESPERMATOZOIDE izena duten zelula txiki-txikiak dituzte. Emakumezkoek beren aldetik _ izena duten beste zelula batzuk dituzte.

- Espermatozoide bat eta obulu bat emakumearen UMETOKIAN elkartzen direnean, ERNALKETA gertatzen da, gizaki berri baten _ sortzen da. Lehenengo asteetan milimetro batzuk baino ez ditu. Handitzen doan neurrian, FETUA deitzen zaio. Fetuaren garapena EKOGRAFIEN bidez ikus daiteke. ___ hilabeteren buruan, haurra osorik eratuta dagoenean, ERDITZEA gertatzen da.


external image UGA2.jpg

OSASUNARI BURUZ JAKIN BEHARREKOAK


Hasteko, zer den OSASUNA: Pertsona bat osasuntsu dago bere gorputzak ONDO FUNTZIONATZEN duenean. Horretarako ELIKADURA osasungarria egitea oso lagungarria da. Horretarako, ASKOTARIKOA izan behar du.



Hauek dira ELIKAGAI TALDEAK:

- Zerealak, ogia, pasta, patatak eta azukrea..

- Olioa, gurina eta gurina.

- Esnea, jogurta eta gazta.

- Haragia, arraina, arrautzak eta lekaleak.

- Barazkiak.

- Fruituak.


OHITURA OSASUNGARRIEK osasuna zaintzen laguntzen digute: HIGIENEA, ATSEDENA, KIROLA, JARRERA EGOKIA eta ELIKADURA OSASUNGARRIA.

ELIKAGAIEK dituzte gure gorputzak behar dituen MANTENUGAIAK:

- KARBOHIDRATOAK eta KOIPEEK ENERGIA ematen digute.

- PROTEINAK behar-beharrezkoak dira hazteko: haragia, arraina, esnea, gurina...

- BITAMINAK (fruta eta barazkietan, batez ere) eta MINERALAK funtsezkoak dira osasuntsu egoteko:

- ZUNTZA: Ondo funtzionatzen laguntzen dio digestio-aparatuari.



external image gurpila3.png

ELIKAGAIEN GURPILA:

dieta orekatua lortzen laguntzen digu.

DIETA OREKATUA:

- KARBOHIDRATO askoko hainbat elikagai (ogia, pasta, patata, zerealak...), fruituak eta barazkiak jan behar ditugu.

- Ez da gozoki eta pastel, haragi gorri eta animalia-jatorriko koipe gehiegi jan behar.

- Ur asko edatea eta kirola egitea komeni da.


BIZKARRA ZAINTZEKO JARRERA EGOKIA GARRANTZITSUA DA: Kontuz makurtzean (janzteko, pisuak altxatzeko...), bizkar-zorroa ondo eraman, burko potoloegia ez jarri ohean...